Palestinari elkartasun adierazpena

Guaixe 2024ko api. 17a, 11:00

Arbizuk 'Palestinarekin genozidioa gelditu!' ekimena hartu zuen apirilaren 14an, igandean

Marda herri palestinarrarekin senidetuta dago Arbizu eta igandean Palestinari elkartasuna adierazteko eta "genozidioa geldiarazteko" eskatuz ekimena antolatu zuten. Eskolako eta ikastolako ikasleek ipuin kontaketa egin zituzten plazako estalpean eguerdian. Eskulanen txokoa ere izan zen. Ondoren, ehun bat arbizuarrek giza kate ibiltari batean parte hartu zuten. Plazatik San Joa ermitaraino joan ziren. Han bi herrien senidetzaren ikur den olibondoan lore eskaintza egin zuten, baita idatziak utzi ere. Plazara bueltan ekitaldia egin zen.