Kattukan eguzki plakak jartzeko lanak eman nahi ditu udalak

Guaixe 2024ko apirilaren 19a

Kattuka haur eskola. ARTXIBOA

Eskaintzak apirilaren 22ra arte aurkez daitezke. 

Arbizuko Udalak Kattuka haur eskolan autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoa jarri nahi du. Instalazioak 78,69 kW-ko potentzia izanen du. Obrak 69.949,19 euroko aurrekontua du (BEZik gabe). Inbertsioa finantzatzeko Arbizuko Udalak Europako Next Generation funtsetako dirulaguntza izanen du: 69.090 euro. Lana egiteko interesa duen enpresak apirilaren 22ko 00:00etarako aurkeztu beharko du bere eskaintza. Egitekoa bere gain hartzen duen enpresak 90 egun izanen ditu lanak despeditzeko. Hori bai, azpiegitura irailaren 3rako prest egon beharko du.