Europako gourmet produktuei eskainitako ekitaldi handiena da. Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena Aretoaren mustutzean izan da, Nafarroako Txistorra Babestutako Geografia Adierazpen kalitate marka berriak estreinakoa baitzuen. Nafarroako Txistorra izendapenari atxikitako hamalau enpresen eskutik, tartean Embutidos Arbizu, 1,2 milioi kilo inguru txistorra saldu ziren Foru Komunitatean 2023an. Aurten, berriz, 2 milioi kilo inguru merkaturatzea aurreikusten dute.
Aierdik esan duenez, "izendapena aintzatespena da Nafarroako txistorrarendako, Europan kalitatezko figura bihurtzen baita, eta gure lurraldean hain tipikoa den produktu hau kalitateagatik merezi duen lekuan jartzen baitu. Izendapen horri esker, zalantzarik gabe, estatuko inportatzaileen eta erosleen interesa handitu ahal izango da, eta espero dezagun lehen aldiz aurkezten den areto hau horretarako aukera bat izatea". Kalitatezko marka berri horren aurkezpena Gourmets Aretoan "izendapenaren hazkunde eta hedapenaren aldeko apustu irmoaren isla da, bai estatuan, bai nazioartean", nabarmendu du Aierdi kontseilariak.