Padel txapelketa eta gehiago

Guaixe 2024ko api. 23a, 09:58
Padel Ate Irekiak emakumeei bideratutako topaketa Sakana Padel egoitzan izanen da. ARTXIBOA

Apirilaren 27an, larunbata, Txapelketa soziala antolatu dute, Sakana Padelen.

Txapelketa soziala deitutako ekimena antolatu dute apirilaren 27an, larunbata, Sakana Padelekoek eta VG padelek, Tu Dulce Txoko, Arbizu hestekiak, Pariente, Lacturale eta Arbizu eko kanpinaren babesarekin: Padel txapelketa eta ondorengo barbakoa eta garagardotegia. Izena ematea 626115452 telefonoaren WhatsAppean egin daitezke, VIP bazkideek 15 eurotan; bazkideek 30 eurotan eta bazkideak ez direnek 45 eurotan.