Arbizuko Udalak Ubelde karrikan ibilgailuak behar bezala aparkatzeko deia egin du. Izan ere, gertatu izan da gaizki aparkatutako autoek Ubelde karrika itxita uzten dutela. Horrek auzokideei, eta gainerako herritarrei, traba egiten die, aldamenek "normala den bezala, irteera-sarrerak libre behar baitituzte".