Sakanako Garapen Agentziak (SGA), Arbizuko Udalak eta Olatukoop elkarteak hitzarmena sinatu dute. Horren bidez, azken elkarteko horrek ibarrean Ekonomia Sozial Eraldatzailea ezagutarazteko lan egin du. SGAren eta Olatukoopen arteko elkarlana 2019tik dago, eta elkarrekin hainbat ekimen egin dira, besteak beste: Ekonomia Sozial Eraldatzaileko ekintzailetza sustatzeko Koopfabrikak programa eta kooperatibak sortzeko ANELekin batera egindako bide laguntzak.
Elkartetik azaldu dutenez, "2019an abiatutako bidetik, ezagutzak elkarbanatzea ardatz hartuta, ez da kasualitatea Sakanan sortu izana Bakaikuarrok denda eta Kalaxka bezalako proiektu kooperatibo eraldatzaileak". SGAko buru Aitor Larraza Carrerak azaldu duenez, "akordio horrekin, Sakana2027 estrategia planean jasotzen den ekonomia soziala sustatzeko helburuari bultzada berri bat eman nahi zaio".