Arbizuko Udalak deialdia egin du zerbitzu anitzetarako langile bat aldi baterako kontratatzeko. Deialdian interesa duenak bere eskabidea Nafar Lansarek Altsasun duen enplegu bulegoan aurkeztu beharko du. Horretarako epea maiatzaren 16ko 14:00etan despedituko da. Kontratatutako pertsonak Arbizuko Udalarendako urte erdiz lan eginen du eta D mailari dagokion soldata jasoko du. Hautagaiek euskarazko B1 maila egiaztatu beharko dute. Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da langabezian egotea. Arbizuko Udalak egindako deialdiari buruzko informazio gehiago nahi duenak arbizu.eus webgunera edo aipatu enplegu bulegora jo dezake.