Kattukako lanak eman ditu udalak

Guaixe 2024ko mai. 20a, 11:36

Kattuka haur eskola. ARTXIBOA

Eguzki plakak jarriko ditu teilatuan.

Arbizuko Udalak Ramos enpresari eman dio Kattuka haur eskolako teilatuan eguzki plakak jartzeko lana. Egiteko horrengatik enpresak 49.583,01 euro jasoko ditu. Lanak agorrilean eginen ditu, haur eskola itxita dagoela baliatuta. Lan horiek egiteko udalak Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) dirulaguntza jaso du. F. J. Flores Razkin alkateak jakinarazi duenez, "eguzki plakek eraikin berean dauden haur eskola, udal biltegia eta ludoteka elektrizitatez hornituko ditu. Eta soberan geldituko da. Argindar soberakin hori udaletxera eta eskolara bideratu nahi genuke".