Etxerako egur loteak eska daitezke

Guaixe 2024ko mai. 17a, 11:10

Arbizuko ikuspegia Etxarri Aranzko portutik. ARTXIBOA

Maiatzaren 24ra arteko epea dago.

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, herriko basotik etxerako surako egurra nahi duenak eskatzeko epea zabalik du. Egur aprobetxamendua eskuratzen interesa duenak 948 460 017 telefono zenbakira hots egin beharra du. Lote bakoitzak 35 euro balio ditu. Ordainketa egiteko udalak La Caixan duen kontu korrontean sartu behar da dirua.