Arbizuko Udalak haurrendako aisialdi eskaintza prestatu du garilerako. Hartan bere seme-alabak joatea nahi duten familiek dagoeneko izena emateko aukera dute. Bestetik, Arbizuko Udala festak prestatzeko lanak despeditzen ari da. Jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala, festetako egitarauan festetako argazki zaharrak argitaratu nahi lituzke. Egitarauan bere argazkia argitaratu nahi duenak udaletxean edo liburutegian utzi beharko du.
Azkenik, Arbizuko Udalak jakinarazi du pilota eskolan izena emateko epea garagarrilaren 7ra arte zabali izanen dela. Pilota ezagutzera eta bultzatzera animatu dute udaletik.