Ingurumeneko zuzendari nagusiak aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin du Agotzaina SMrendako. Enpresak sustatutako ingurumen txosten estrategikoa foru administrazioaren oniritzia jaso du ingurumenean ukipen nabarmenik sortzen ez duela iritzita. Hala ere, enpresari txostenean ingurumen arloko neurri bat jasotzea eskatu dio. Leziza errekaren inguruneari dagokionez, ikusita zenbateraino dagoen andeatuta egun ibaiertzeko landaredia eta kontuan harturik zeinen garrantzitsua den lotura ekologikoa egiteko Urbasa-Andia kontserbazio bereziko eremuaren eta Sakanako korridorearen artean, 10 metroko babes tartea ezarriko da errekarekiko, eta huraxe izanen da hirigintza unitate horretako berdegunea. Babes tarte horretan, lurzorua aldatu gabe mantenduko da, hau da, trinkotu eta zolatu gabe, instalaziorik edo pilaketarik gabe... Hala, dagoen landaredia kontserbatuko da, eta ibaiertzeko espezie autoktonoak landatuko.