Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, langile bat kontratatu du udal artxiboa antolatu eta digitalizatzeko. Langilea eginkizun horretan hiruzpalau aste egonen da. Horretaz aparte, udalak jakinarazi du kiroldegiko tabernako kudeaketa emateko deialdia aurki eginen duela. Izan ere, hura kudeatzen dutenek hilaren 30ean utziko dute tabernaren kudeaketa. Azkenik, udalak egindako azken bilkuran teilatuetan eguzki plakak jartzeko araudian aldaketa egin zuen. Horren bidez, zeuden oztopoak kendu dira eta edozein teilatutan eguzki plakak jartzeko aukera izanen da.