Udalekutarako begirale premia

Guaixe 2024ko eka. 7a, 11:28

Arbizuko haurrak plazan jolasten ARTXIBOA

Interesa duenak hilaren 14ko 14:00ak arte eman dezake izena.

Arbizuko Udalak haurrendako aisialdiko tailerrak antolatu ditu, garilaren 3tik 31ra izanen da. Tailer horietarako hezitzaileak kontratatuko dituela jakinarazi du Arbizuko Udalak. Hezitzaileek, ezinbestean, EGA edo baliokidea den euskara titulua izan beharko dute, bestela, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak prestatutako proba pasa beharko dute. Udalak kontratzazioak egiterakoan kontuan izanen ditu: arbizuarra izatea, aisialdiko begirale titulua edo hezkuntza arloko ikasketak izatea, eta esperientzia edukitzea haurren aisialdian edo hezkuntza arloan. Deialdian interesa duenak bere curriculuma info@arbizu.eus posta elektronikoko helbidera bidali beharko du. Deialdiari buruzko informazioa arbizu.eus webgunean dago.