II. Sakanako Mus Txapelketa Euskaraz jokatu zen Arbizuko kiroldegiko tabernan. Irurtzun, Uharte Arakil, Arbizu eta Etxarri Aranazko 30 bikotek eman zuten izena. Tomas Razkin eta Bernardo Bakaikua finalean Esteban Etxeberria eta Jose Luis Fernandezi irabazi zieten finalean. Kontsolazio finalean Benancio Olasagarre eta Koldo Mundiñano Maribi Astiz eta Mikel goldarazenari gailendu zitzaizkien.