San Juan bezperan hasiko dira Arbizuko festak

Guaixe 2024ko eka. 19a, 15:16

2023ko Arbizuko festak. ARTXIBOA

Ekainaren 23tik 29ra, igandetik larunbatera, ospatuko dituzte sanjuanak Arbizun.

Arbizuko 2006ko Tresondagarriyek kintoei dagokie aurtengo San Juan festetako egitarauan agurtzea, eta diotenez bezala: "Beste urte batez hemen dauzkagu San Juanak!". Herritarrak antolatu diren ekintzetan parte hartzera eta festak gozatzeko eta disfrutatzeko deia luzatu dute kintoek; "hain bereziak diren egunotan ezin ditugu ahaztu gure artean egon ez daitezkeen preso eta iheslari guztiak". Ekainaren 28an kintoen eguna izanen da festetan.

San Juan bezperan hasi, ekainaren 23an, ostirala, eta ekainaren 29ra arte ospatuko dituzte arbizuarrek festak. Besteak beste, ekainaren 25ean jubilatuen eguna izanen da, ekainaren 26an Gazte eguna Argi Bidea elkarteak eta Arbizuko Gazte Asanbladak antolatutako egitarauarekin, ekainaren 27an haurren eguna izanen da eta 29an, azken eguna, Denak itxaai eguna ospatuko dute.

2024ko Arbizuko San Juanak

Ekainak 23 igandea
San Juan bezpera

17:30 Elai Alai dantza taldearen emanaldia.

19:00 Brindisa eta festen hasierako suziria, plazan.

19:30 San Juan ermitara igoera Zidakos txarangarekin.

20:00 Bezperak, ermitan.

20:30 Maria Lombren Zaldiya kintoen dantza.

21:30 Jaitsiera txarangarekin.

23:30 – 04:00 Trikiteens taldearekin erromeria.

Ekainak 24 astelehena
San Juan eguna

10:30 Dianak Zidakos txarangarekin.

11:00 Herriko puzgarriak.

12:00 Meza nagusia.

12:30 Herri gosaria, udalaren eskutik.

13:00 Sakana kantuz.

16:30 – 18:30 Txarangarekin kalejira.

18:00 Gimnasia erritmikoko erakustaldia.

19:00 Herriko buruhandiak.

20:00 Xabi Artieda.

Aatea.

23:30 Destino Sonora.

01:00 Txorongo Txarangarekin poteoa.

Ekainak 25 asteartea
Jubilatuen eguna

11:00 Herriko puzgarriak.

11:30 Jubilatuen meza.

12:30 Herri gosaria, jubilatuen eskutik.

Jubilatuen luntxa.

13:00 Pancho Balbuena.

17:00 Mus eta briska txapelketak.

17:30 Nesken pala partiduak, frontoian.

Playblack lehiaketa.

19:00 Arbizuko erraldoiak Haize Berri dultzaineroekin.

20:00 Aatea.

20:30 – 21:30 / 00:30 – 03:00 Itzal taldearekin erromeria.

Ekainak 26 ateazkena
Gazte eguna

11:00 Herriko puzgarriak.

12:30 Herri gosaria, Argi bideren eskutik.

14:30 Gazte bazkaria bertsolariekin: Eneko Lazkoz eta Julio Soto, AGAk antolatuta.

17:30 Haur eta gazteen pilota partiduak.

18:00 Elektrokela Elektrotxaranga, AGAk antolatuta.

Tor magoaren ikuskizuna.

19:00 Herriko buruhandiak.

20:00 Aate.

20:30 Palestinaren aldeko kontzentrazioa, AGAk antolatuta.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Kontzertuak: Nikotina, Yugular eta DJ Bull, AGAk antolatuta.

Ekainak 27 osteguna
Haurren eguna

07:00 Gaupasero argazkia, AGAk antolatuta.

11:00 Herriko puzgarriak.

12:30 Herri gosaria, lurralde ezberdinetako janariekin.

13:00 Haur jolasak.

14:00 Haurren bazkaria eta izozke banaketa.

15:00 – 19:00 Atracciones Sanz.

17:30 Emakume Master Cup pilota partiduak, frontoian.

19:00 Herriko buruhandiak.

20:30 – 22:00 / 00:00 – 03:00 Joselu Anayak taldearekin erromeria.

Ekainak 28 ostirala
Kintoen eguna

11:00 Herriko puzgarriak.

12:30 Herri gosaria, Alda Bideren eskutik.

13:00 Piperropil tailerra, plazan.

17:30 Herri kirolak, Axiori omenaldia eta herritarren arteko apustua.

18:45 Arbizuko erraldoiak Haize Berri dultzaineroekin.

20:00 Aatea.

20:30 Arbizuko trikitilariak.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 DJ Txo.

Ekainak 29 larunbata
Denak itxaa eguna

11:00 Herriko puzgarriak

12:30 Herri gosaria.

13:00 Herriko haur eta helduen dantzak.

14:30 Herri bazkaria.

16:00 Txiki Ikearriya bakarlaria.

18:00 Txatxilipurdi haurrendako jolas kooperatiboak.

19:00 Herriko buruhandiak.

19:30 Denak itxaa! Manifestazioa.

20:00 Aatea.

22:00 Zezensuzkoa.

20:00 – 22:00 / 00:00 – 03:00 Eztitan taldearekin erromeria.