Arbizuko kiroldegiko taberna kudeatzen dutenek hilaren 30ean utziko dute beraien jarduna. Hori ikusita, Arbizuko Udalak ostalaritza zerbitzuaren kudeaketa emateko deialdia egin du. Garilaren 1ean eginen da enkantea, plegu itxiko sistemaren bidez. Enkantearen hasierako prezioa 425 eurokoa da (BEZik gabe) hilabeteko. Diru eskaintzarekin batera, proposamenek kudeaketa eta esplotazio plana ere izan beharko dute. Udalak tabernaren kudeaketa ematerakoan kontuan izanen egindako eskaintzaz aparte, ostalaritzako esperientzia izanen du kontuan. Udalak tabernaren kudeaketa urte baterako emanen du, baina luzatu daiteke, gehienez lau urte hartuz. Deialdiari buruzko informazio guztia arbizu.eus webgunean dago.