Udalak kiroldegiko lana eman nahi du

Guaixe 2024ko uzt. 8a, 11:41

Arbizuko kiroldegia. ARTXIBOA

Klimatizagailua aldatu nahi du udan.

Arbizuko Udalak kiroldegiko igerilekurako klimatizagailua aldatuko duen enpresa baten bila dago. Egiteko horretan interesa duen enpresak bere eskaintza garilaren 13ko 00:00ak arte aurkez dezake. Lanek 132.000 euro (BEZ gabe) aurrekontua dute eta obra egiteko hilabete izanen da. Agorrila hain zuzen, kiroldegia itxita dagoen hilabetea. 

Kiroldegian dagoen klimatizagailua zaharra da. Gainera, eraikina txikiagoa zenean jarri zen. Kiroldegia handitu zuten eta makinak ez du bere funtzioa ongi bete. Makina aldatuz, igerilekuen guneko egungo baldintza termikoak hobetu nahi ditu udalak, ez baitira lortzen horrelako espazioetarako behar diren tenperatura eta hezetasun balioak, sistemaren energia eraginkortasuna hobetzeko eta, bide batez, 86/2018 Foru Dekretua betetzeko. EH Bilduk Nafarroako Gobernuaren aurrekontuari aurkeztutako emendakin baten bidez udalak lan horretarako 120.000 euro jasoko ditu.