Uztailaren 6ko txupinazoarekin hasieran eman zioten Iruñean bederatzi eguneko festari, eta ekimenen artean musika talde sakandarren kontzertuak izanen dira. Besteak beste, uztailaren 8an, astelehena, Pello Reparaz arbizuarraren ZETAKen kontzertua izanen da, 23:45etik aurrera, Gaztelu plazan, Iruñeko Udalaren egitarau ofizialaren barruan. Uztailaren 9an, asteartea, 18:00etan, Elektrokela Elektrotxaranga Iruñeko Herriko Tabernan izanen da. Bestetik, uztailaren 10ean, asteazkena, 21:30ean, Amaiur Goikoetxea eta Ekain Alegre musikari altsasuarren Ganibet taldearen kontzertua izanen da, O Plzan, Herri Sanferminak ekimenaren egitarauaren barruan.