Uztailaren 8tik 19ra egon zen martxan dago Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Sakanako Triatloi Campusa. Oihan Soto eta Ekhi Congil monitoreen esanetara, gustura aritu ziren eman zuten neska-mutikoak. Igeriketa Arbizuko igerilekuetan landu zuten, eta bizikleta eta atletismo sektoreak, aldiz, Arbizun eta ondoko herrietan. Partaide askok uztailaren 20an Urdiaingo igerilekuetan jokatutako Sakanako Haur Triatloian parte hartu zuten.