Irailaren 1ean, igandea, 9:30ean jokatuko da Arbizuko Kanpinak eta Dantzaleku Sakanak antolatutako Tritoiena mendi lasterketa. Tritoiena Arbizuko kanpina irteera eta helmuga duen 21,19 kilometroko proba da, Nafarroako Koparako baliagarria, eta ibilbide ikusgarria duena, tartean Beriain Unanutik igotzea, eta Uharte Arakilgo portutik jaistea, gero Arbizuko bidea hartzeko. Joan zen urtean bertan behera geratu zen lasterketa, eguraldiagatik, eta aurten arazorik ez egotea espero du antolakuntzak.
Izena ematea zabalik dago, abuztuaren 30era arte, RockTheSport webgunean.