Abuztuaren 24an ospatuko dute Sandindegi eguna Arbizun, baina aurten toki aldaketa egonen dela jakinarazi du udalak: Sandindegirako bideak ibilgailuendako itxita jarraitzen duenez, bertara ezin dela joan esan du, eta, beraz, bazkariak herriko plazako estalpean ospatzea proposatu du udalak. 12:00etan trikitilariak kalejiran ibiliko dira eta udalaren eskutik aatea egonen da, plazan.