Arbizuko Udalak kiroldegiko igerilekurako klimatizagailua aldatu nahi du. Lanak emanak ditu, baina udalak jakinarazi duenez, lanak agorrilean egitekoak ziren, kiroldegia itxita zegoela baliatuta. Baina udalak jakinarazi duenez, klimatizagailu berria ez zen garaiz iritsi eta oraindik ere beste sei aste beharko dira. Beraz, makina aldatzeko lanak abenduan eginen dituela jakinarazi du udalak, “ikastaroek eguberrietan egiten duten etenaldia baliatuko dugu lanak egiteko”.