Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, Akerruntza kalearen 36. zenbakian dagoen partzelan etxea jaso nahi du eraikuntza enpresa bat. Udal hirigintza arauetan partzelak 2,7 etxebizitzetarako gaitasuna aurreikusi dio partzela horri. Aldaketa proposatuta, sustatzaileak lau etxebizitza eraikin nahiko lituzke. Etxebizitzek behekoaz aparte bi solairu gehiago izanen lituzkete, gutxi gorabehera 90 metro karratuko azalera lukete. Eskaera jasota, arbizuarrak parte hartzeko deialdia egin zuen udalak agorrilaren hasiera. Proposamenari buruzko argibideak arbizu.eus webgunean daude.