Ane Berastegi Jaka txirrindulari arbizuarrak (Beratxa) junior mailako emakumezkoen Espainiako selekzioan lehiatzeko deia jaso zuen, eta abuztuaren 6tik 16ra Navacerradan (Madril) kontzentratu zen Gema Pascual hautatzailearen aginduetara. Abuztuaren 30etik irailaren 1era Herbehereetan lehiatu zen arbizuarra, hiru etapa zituen Watersley Ladies Challenge prestigiotsuan. Selekzioak egindako lan bikainari esker, Paula Ostizek sailkapen orokorra irabaztea lortu zuen, meritu handiz. Berastegik ezin izan zuen hirugarren etapa bukatu. "Oso gustura aritu nintzen, baina aitortu beharra dut denboraldia luze egiten ari zaidala; orain atseden hartu nahi dut". Arbizuarra ez da irailaren 11tik 15era Belgikan jokatuko diren Europako Txapelketan ariko.