Gimnasiorako baimen eskaera egin dute

Guaixe 2024ko ira. 17a, 11:28

Utzubar industrialdea eta Arbizu Bakaikuko Artzabaletik. ARTXIBOA

Industrialdean crossfit boxa jarri nahi dute.

Arbizuko Udalak Utzubar industrialdeko pabiloi batean gimnasioa, zehazki, crossfit boxa jartzeko jarduera lizentziaren eskaera jaso du. Padel pistaren ondoan legoke. Ohi denez, espedientea udaletxeko Idazkaritzan egonen da jendaurrean hogei egunez. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.