Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2024ko ira. 16a, 11:31

Arbizuko kiroldegiko taberna. ARTXIBOA

Ikastaroak lastailean hasi eta maiatzean despedituko dira.

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, heldu den ikasturtean kiroldegiko ikastaro eskaintza honakoa da: yoga, gimnasia erritmikoa, igeriketa, euskal dantzak, cross training, spinning, pilates eta zumba. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago bazkideendako irailaren 9az geroztik. Bazkide berriek matrikula irailaren 16tik aurrera egin dezakete. Eta bazkide ez direnek irailaren 18tik aurrera eman dezakete izena. Informazio gehiagorako arbizu.eus webgunera jo edo 948 461 002 telefonora hots egin daiteke.