Nafarroako hamasei trikiti eskoletako ikasleek bat egin zuten Arbizuko ospakizunean, 200 trikitilari eta pandero jole guztira. Tartean Arbizu, Altsasu eta Olatzagutikoak. Goizeko hamarretan alkateak harrera egin zien eta gosaldu ondoren taldeak Sakanako hainbat herrietara joan ziren kalejira egitera. Arbizura bueltan, herri bazkarian 400 pertsona elkartu ziren. Bazkaldu ondoren eskola bakoitzeko ikasleek bina pieza jo zituzten. Festa borobiltzeko Gozategiren emanaldia izan zen.