Ibarra zeharkatuko duen bizikleta bidegorria egiteko lurrak behar dira. Arbizuko kasuan, Iruñeko etorbidearen ondoko lursail baten ertza hartuko du bideak, Etxarri Aranatzerako errepidearen eskuin bazterrean dagoena. Bide publikoa egiteko partzelaren 582 metro karratu okupatuko dira, eta haietatik 92 metro karraturen nahitaezko desjabetze bidez okupatuko dira. Udalak oniritzia eman dio Sakanako Mankomunitatearen proposamenari eta erabakiaren berri lur jabeei eman die.