Arbizuko Udalak jakinarazi du herri lurretan dauden larreen lote baten ustiapena emateko deialdia egin duela. Hain zuzen hamaikagarren larre lotearen ustiapena da oraingoan emanen dena. Aurretik beste herri lurren kudeaketa dutenek ezin izanen dute deialdian parte hartu. Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, eskaerak egiteko epea lastailaren 4an, ostiralean, despedituko da.