Hamalaugarren Txistor Eguna

Guaixe 2024ko urr. 4a, 10:25

Urriaren 13an, igandea, ospatuko dute Arbizun txistorraren inguruan egiten duten azoka. Tartean Nafarroako Trikitilarien bilkura, Haizeberri Dultzaineroak eta Skana Kantuz taldea izanen dira ere. Urriaren 12an, larunbatean, aatea izanen dute arbizuarrek.

Txistor Egunaren hamalaugarren edizioa izanen da urriaren 13an, igandea, 10:30etik aurrera. Aurretik, Arbizuko fanfarrearen diana izanen da, eta goizean zehar ardoa eta pintxoak izanen dira plazan, txerriaren produktuen eta Arbizuko argazki zaharren erakusketak. Urtero bezala txistorrarekin egindako pintxoen lehiaketa izanen da ere.

Musikak ere presentzia izanen du txistorraren inguruan Arbizuko Udalak, hainbat babesle eta laguntzailerekin batera, antolatzen duen azokan; besteak beste, goizean Nafarroako Trikitilarien bilkura izanen da eta arratsaldean Nafarroako Trikitixa Eskolen VII. Jaialdia. Txistor Egunaren bezperan, urriaren 12an, larunbata, aatea izanen da.

Arbizuko XIV. Txistor Eguna

Urriak 12 larunbata

20:00 Aate.

Urriak 13 igandea

10:00 Diana Arbizuko fanfarrearekin.

10:30 Azokaren irekiera.

11:00 Nafarroako Trikitilarien Bilkura.

11:30 Pintxo lehiaketaren hasiera.
Arbizuko erraldoiak Haizeberri Dultzaineroak taldeak lagunduta.

12:30 Haizeberri Dultzaineroak herrian zehar.

13:00 Sakana Kantuz, plazan.

15:00 Azokaren itxiera.

17:15 Nafarroako Trikitixa Eskolen VII. Jaialdia.

19:00 Xaibor disko festa.