2024/10/19 11:00etatik 13:00etara

Ikastaroa

Sareetako pribatutasunaren inguruko ikastaroa

Sareetako pribatutasunaren inguruko ikastaroa
Liburutegia, Arbizu

Urriaren 19an, larunbata, Pribatutasuna Sarean ikastaroa izanen da, 11:00etatik 13:00etara, Arbizuko liburutegian: Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan… Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horiei erantzutera eta, batez ere, sare sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku aletzera bideratutako saioa.

Ikastaroa Sarean Euskaraz programaren barruan eginen dute, eta aurretik izena eman behar da sareaneuskaraz.eus webgunean. Ekimenaren hurrengo ikastaroa Sakanan urriaren 26an izanen da, Altsasuko Intxostiapuntan, eta 3D inprimagailuen inguruko ikastaroa izanen da.