Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, gaztetxokoan izena emateko epea lastailaren 18ra arte, ostiralera arte dago zabalik. Izena emateko udaletxera joan beharko da. Bertan parte hartzeko adina dute 2011 eta 2013 urteen artean jaiotakoek. Gaztetxokoak lastailaren 26an zabalduko ditu ateak. Gaztetxokoaz hizketatzeko Arbizuko Udalak bilerara deitu zituen arbizuar gaztetxoak lastailaren 5ean. Udalak kezka zuen azken urtetan parte hartzeak behera egin zuelako eta, bilkuran, Gaztetxokoaren etorkizunaz hitz egin zuten