Astekaria

"Besteak beste, sexu langileen eskubideen alde lan egiten dugu"

Erkuden Ruiz Barroso 2024ko urr. 23a, 13:32

Irene Adan Ginebrako Aspasie Elkartean, Griselidis Real Aspasieren sortzailearen irudi batekin. EVA-LUNA PEREZ

Irene Adan Valiente antropologo arbizuarrak prostitutek jasaten duten biolentzien inguruko txosten bat egin du; ondorioztatu dutenaren arabera, asko arrazismo eta transfobiagatik ematen dira

Irene Adan Valiente arbizuarrak Murtziako Sexu langileen babeserako batzordean (CATS - Comité de apoyo a las trabajadoras del sexo) lan egiten du. Gobernuz Kanpoko Erakunde honek sexu langileen ongizatearen eta eskubideen alde lan egiten du eta, besteak beste, ikerketak egiten dituzte; Adanek Las prostitutas hablan de violencias (Prostitutek biolentzien inguruan hitz egiten dute, euskaraz) txostenaren egilea da.

Nola sortu zen txostena?
Normalean prostituzioan ematen diren biolentziei buruz hitz egiten dugunean, proxenetek eta puteroek eragiten duten biolentziaz hitz egiten da. Baina oso gutxita hitz egiten da instituzioek edo poliziek eragiten dutenaz, justizia erabiltzeko arazoak edo osasuna bera. Orduan, ikerketa honen helburua zen sexu langileen ahotsak lehenengo pertsonan helaraztea; identifikatu zeintzuk diren prostituzioan pairatzen dituzten biolentzia horiek.

Sexu langileak eta prostitutak. Zein da desberdintasuna?
Sexu langileak termino euritako bat da, eta bere barnean sartzen dira Interneten lan egitne duten langileak, ikus-entzunezko lan pornografikoak egiten dituztenak, telefono erotikoetako langileak, masajista erotikoak... Sexu lan mota asko daude. Txostena zerbitzu osoa egiten dutenei bideratuta dago, normalean prostituzioa bezala ulertzen dena, helduen artean diru edo beste ondasun baten truke sexu zerbitzu baten salmenta egiten dutenak.


Irene Adan arbizuarra Las prostitutas hablan de violencias txostenarekin. UTZITAKOA

Zein da CATSaren lana?
CATSek 22 urte baino gehiago daramatza sexu lana egiten duen pertsonei laguntza juridikoa, sanitarioa, psikologikoa eta soziala ematen, Murtzian, Alikanten, Albazeten, Almerian eta inguruko eskualdetan. Alde batetik, pertsona hauek oinarrizko behar izanetan interbentzioa eta laguntza ematen die, osasun beharrak, esaterako, eta beste alde batetik, eragin politikoa eta ikerketak egiten ditu. Adibidez, egin dudan txosten hau eta urtean zehar argitaratzen dituzten beste batzuk. Txosten hauek sexu lanaz sentsibilizatzeko egiten dira, baita sexu lanaren barruan existitzen diren hainbat eta hainbat errealitateei buruz hitz egiteko ere. Horiekin ere inzidentzia politikoa egiten da eta talde politikoei jasaten duten egoeraren aurrean benetako neurriak hartzeko eska dakioke.

Zein da sexu langileen egoera legala?

"Espainiako estatuan prostituzioa ez da ilegala ez legala; zigortzeko marko juridikoa dago"

Espainiako estatuan prostituzioa ez da ilegala ez legala. Marko juridiko bat existitzen da, prostituzioa penalizatzen duena. Adibidez, bizitza publikoan sexu lanak eskatzea edo eskaintzea administrazio zigorgarri bat da. Orduan, sexu langileak isunak jaso dezakete, eta dira. Mordaza legearekin langileei isuna jartzen diete ez lana eskaintzeagatik, baizik eta autoridadeari men ez egiteagatik. Poliziak eska diezaieke kalean lan egiten duten sexu langileei beste toki batera joateako eta kalean ez egoteko eta ondorioz jasotzen dituzte manifestanteek jasotzen dituzten zigorgarri berdinak. Zenbait hiritan ere udal ordenantzak existitzen dira eta isunak eta zigorgarriak jartzen dizkiete. Sexu langileak oso jazarrita daude, baina arraza eta genero identitate arrazoiengatik izaten da; hau da, arrazismoa eta transfobiagatik. Gehien jazartzen dituzten langileak beste herrialdetakoak eta administratiboki egoera irregular batean daudenak eta transexualak dira. Gainera, Bai da bai legearen arabera, prostituziaren publizitatea emakumeendako eta haurrendako iraingarria bezala ikusten da; beraz, publizitatearen prezioa igo da eta langileek arazo gehiago dituzte iragartzeko. Legea txostenaren tarte txiki batean aipatu dugu, lege honek sexu langileei arazo gehiago ekarri dizkietelako; sexu lana egitea sexu askatasunerako kontrako delitu bat dela dio legeak, nahiz eta langilearen baimena izan. Hau da, langileei baimena ezeztatzen dizkiete.

Proxenetismoaren aurkako lege proposamena eztabaidatu zuten Espainiako parlamentuan, ezta?
PSOEk aurketu zuen eta berez hiru orir zituen lege bat zen; benetan hiru orri zirela. Proposamenak bezeroarenganako punitibismo handi bat ziren; bezeroei zigor eta isun handiagoak. Baina ez ziren emakumeen egoeraren hobekuntzarako neurririk aurreikusten. Neurri bakarra sexu biolentziaren bikitimen parean jartzea zen; bai da bai legean esaten denaren antzeko zerbait. Berriz ere sexu lanagileak biktimak bezala ulertzen ziren, eta ez sujeto bezala. Zorionez, lege hau proposatu zen baina ez zen aurrera eraman alderdi gehienek abstenitu edo kontran bozkatu zutelako. Berri on bat da alderdi gehienek sexu langileen eskubideen aldeko diskurtsoak eta langileen beraien aldarrikapenak eraman zituztela. Hau da, ez da proxenetismoaren alde gaudela; delitu bat da eta jazartu egin behar da. Sexu langileen eskubide eta ongizate hobeagoak izatearen alde gaude, eta horiek lortzeko kontestu egokiak sortu behar dira.

Zeintzuk dira penalizazioaren ondorioak?
Sexu langileen eragiten dien eskubide falta bat da, lanaren kriminalizazioarekin harremana duena. Kaleko sexu lanigle askok esaten ziguten orain bezeroarekin negozitzeko denbora gutxiago dutela eta ezin dutela ikusi seguruak sentitzen diren edo ez, poliziarengatik ihes egin behar dutenez, kotxean azkar sartzen direlako. Honengatik ere prezioak jaitsi dira eta preserbatiboen erabilpena ezin dute negoziatu. ONUSIDAk oso txosten garrantzitsu bat kaleratu du esaten duena badagoela prostituziaren kriminalizazioaren eta GIBaren transmisio kasuen gorakadaren artea. HIESAren kontrako gaur egungo estrategiaren barruan, helburuetako bat da herrialdeen %10 sexu lana deskriminalizatzea. Sexu lanagileen eskubideen aldeko ekarteetatik aldarrikatzen duguna ez da zerbait berria, mundu mailan eskatzen ari diren zerbait da, eta geroz eta erakunde gehiagok eskatzen dute. Amnesty Internationalek ere biolentzia hauek ikuspuntu honetatik salatzen ditu, eta gorbernuei despenalizazioa eskatzen diete. Boluntate politikoakrekin posiblea da, eta egiten ari den herrialdetan, Belgikan, esaterako, oso emaitza onak jasotzen ari dira.

Zein izango litzateke marko legal idealena?

"Marko idealena despenalizazioa da; lan lege proposamen bat dago martxan"

Guretako marko ideala da sexu lanaren despenalizazioa, Zelanda Berriaren modeloaren antzeko zerbait. Bertan sexu lana, prostituzioa, lan legeen bidez erregulatzen dira. Horrek esan nahi du langileak langile kontsideratzen direla, eta eskubide zehatz batzuk dituztela. Adibidez, sexu langile batek lana utzi nahi badu, berehala har dezake langabezia prestazioa beste lan baterako trantsizioan laguntzeko. Beste neurri positibo bat da sexu langileek salatu dezaketela enplegatzaileei bai explotazioagatik bai abusuengatik. Sexu abusua ere salatu dezakete. Antza denez sexu langileak sexualitatearekin eralzioa duenez, abusua lanaren parte dela; eta ez. Zelanda Berrian salatu dezakete bezeroarekin harremanaren edozein momentutan esan dezakete ezetz, eta onartuta dago. Estatuan OTRAS Sexu langileen sindikatuak (Sindicato de Trabajadoras Sexuales) lege proposamen bat atera dute lana despenalizatzeko marko juridikoarekin bat egiten duena. Beraz, esan daiteke, gaur egun existitzen dela sexu lana despenalizatzeko lege organiko baten proposamena alderdiei aurkeztu zaiena.

Zein prozesutan dago? Zeintzuk dira hurrengo urratsak?
Lege proposamena eta txosten bat aurkeztu dute; Bertan lege proiektu hori sortzeko erabili diren motibazioak eta zertan datza azaltzen da. Gaur egun, adlerdi politikoei aurketzen ari dira, hau da, alderdiekin proposamenz hitz egiten ari dira, alderdietan barneko trebakuntzak egiten ari dira, eta helburua da horietako batek eta sindikatuaren baloreekin bat egiten duena kongresuan aurkeztea alderdiek bozka dezaten. Beraz, momentu honetan legea aurketu da eta alderdiekin sustapen eta eztabaida prozesuan dago.

Egin duzun txostenan 318 pertsonekin hitz egin zenuen. Nolakoak izan ziren elkarrizketak?

"Sexu lanaren aniztasuna islatzen da, irudi homogeneoaren aurrean"

Zorte handia dugu sarean lan egiten dugulako. CATSeko langile guztien (bitartekariak, gizarte langileak, psikologoak, medikuak, abokatua...) laguntza izan dut. Profesional hauek sexu langileekin zuzenean lan egiten dute, eta sexu langile bat lokalera sartzen zen bakoitzean inkestan parte hartzea eskatzen zitzaion. Gehienak parte hartzea onartzen zuten. Gainera, CATSen ere prostituzia egitean den kluben eta pisuen ibilbideak egiten dira zuzeneko laguntza emateko, eta haiei ere inkestan parte hartzea eskaintzen zitzaien. Orduan, kontatua nahiko erraza izan zen. Sexu langileek konfiantza handia dute; harreman handia dute erakundearekin. Inkestak ez ezik, eztabaida taldeak egon ziren eta modalidade desberdinetako sexu langileak parte hartzera gonbidaut genituen.Helburua aniztasuna islatea zen; jatorri desberdinetako pertsonak, adinak, lan modalidadeak... Kontestuaren araberako iritzi desberdin asko nahi genituen. Emaitzak ezinhobeagoak izan ziren. Eztabaida giro oso ona sortu zen, eta txosten honen balor handienetako bat da sexu lanaren barruan aniztasuna erakusten duela da.

"Badirudi sexu langilea ez dela ezer gehiago; auzokidea, ama eta abar ere bada"

Askotan prostituzioaren irudi oso homogeneo batekin definitzen da; biktima bat bezala, pasiboa eta abar. Badirudi pertsona horiek bakarrik sexu langileak direla, bere bizitza gehiago ez balitz bezala. Baina auzokideak, amak eta abar dira ere, guztiok bezala. Txosten honek errekonozimendu hori ematen du, aniztasun hori, eta ongi islatzen du.

Jasotako emaitzak espero zenituen?
Harritu ninduen datu bat izan zen gehienek sexu lana lan bat bezala ikusten dutela da. %87k uste dute sexu lana lan bat dela, eta harrigarria da ere haietako askok beraiendako lan hobeago batengatik sexu lana utziko zutela. Hala ere, lana daltzea nahi izateak ez du esan nahi sexu lana lan bat bezala ikustea. Niretako ere oso interesgarria izan zen gehiengoak neurri punitiboen kontra daudela: %89 prostituzioaren debekatzearen kontra daude, %89 kluben eta pisuen debekatzearen kontra eta%82 bezeroak eta langileak zigortzearen kontra. Haien ustez isunak eta zigogarriak ez dute errealitatea aldatzen.

Ikerketak biolentziak aipatzen ditu. Zeintzuk dira pairatzen dituzten biolentzia horiek?
Sexu langileek biolentziak gehienbat migrazio legeekin, poliziaren biolentziarekin eta justizioa sartzeko arazoekin identifikatu zituzten, baita bezeroak eta enpleguatzaileak ere, noski. Horrelako zerbait aterako zela espero genuen, azken finean, CATSek egunero emakume hauekin lan egitne dute, eta aurretik nahiko identifikatuta zeuden. Oso interesgarria izan zen %60k onartu zuela poliziaren biolentzia jasan izan duela, eta kaleko sexu langileen kasuan %71k. Biolentzia hauek lantokian egindako redadak, hitzezko tratu txarrak, isuak, atxiloketak eta kanporatxe espedienteen irekiera dira. Mundo Movimiento GKEk egin zuen txosten baten arabera, Alucheko CIEan egiten du lan, eta jakinarazi zutenaren arabera 2022an bertan zeuden emakume migranteen %53 sexu langileak ziren. Askotan poliziak pertsona hauek salatzen dituzte kaletik ibiltzeagatik, batuzetan etxera itzultzen ari direla. Klubetan redadak egiten dituztenean egoera administratibo irregularrean daudenak bilatzen dituzte ere. Hortaz, biolentziak arrazializatuekin eta transexualekin handitzen dira. Emakume transexualek ere biolentzia handia jasotzen dute, adibidez, identifikatzen ez diren izen batekin deitzen dituzte edo marikoi bezala irainak esaten dizkiete poliziek. Justiziara sarrera ere arazo bat izan ohi da, komisaldegitik pasatzea dela sarrera; ez dakite epaileetara joan daitezkela zuzenean. Beraz, justiziarako sarrera hori ere zaildu egiten da.


Madrilen hil diren sexu langileen omenaldia sexu langileen elkarteekin. UTZITAKOA

Beraz, epaiketetara joan behar dira zuzenean?
Sexu langileak zuzenbide sujetuak dira, edozein hiritar bezala. Orduan, delituak jasaten dituztenean, legeak zigortu behar ditu. Sexu langile bati lapurtzen badiote, lapurtu diote. Berdin dio zertan lan egiten duen. Delitua berdina da, lapurketa. Arazoa da egoera administratibo irregularrean daudenean salatzera joaten direnean kanporatzeko arriskuan jartzen direla. Horregatik, askok ez salatzea nahiago dute. Sexu langile batek kontatu zigun lan egiten ari zenean gazte talde batek balin pistola batekin tiro egin ziotela eta hospitalera joan zen, ondoren komisaldegira salaketa jartzera, eta bertatik kanporaketa espediente batekin atera zen. Hau da, langileak babesgabetasun egoera batean daude, eta erasotzaileak zigorgabegelditzen dira. Sexu langileek oso kredibilidade gutxi dute polizian; lapurtzen dietenean edo eraso bat jasaten dutenean, askotan ez diete siniste. Biolentzia lanaren parte bat izango balitz bezala ulertzen dute eta poliziaren marko horren baruran normala da lan horretan hori jasatea. Zenbait emakumek esan zuten poliziak haien dirua eta dokumentazioa kendu zietela, baita diruarekin eta sexu lanekin extorsionatu zitutela ere, kanporaketa espediente bat ez jartzeko.

Eta horretan laguntzen du CATSek, ezta?
Bai, isunak errekurritzeko laguntza ematen dugu, epaileetara joateko laguntza eta askotan besterik gabe eskubideak azaltzen dizkiegu. Badira langileek benetan uste dutel sexu langileak izategatik eskubiderik ez dituztela, adibidez, jasaten dituzten delituak salatzeko eskubidea. Askok ez zekiten sexu harreman batean baimenik gabe preserbatiboa kentzea sexu eraso bat dela; inork ezin du preserbatiboa baimenik gabe kendu. Orduan, CATSen lanetako bat hori da, eskubideak dituztela azaldu eta jasaten dituzten delituak salatu.

Txostena egin ondoren, zein da hurrengo urratsa?
Informe hau bereziki garrantzitsua da politikariekin hitz egiteko. Haiek beti datuak eskatzen ditute, eta txosten honek datuak ematen ditu eta bai maila politikoa bai jendartean sentsibilizazioan lagun dezake; bereziki marko juridikoa egien arduratzen diren horiendako baliagarria da. Oinarrian, eztabaidarako tresna bat da; sexu lana destigmatizatzen eta biolentzioa hauek ikustaratzen laguntzen du. Kontuan izan behar da, estigmazioa ere osasun arloan eta gizarte zerbitzuetan ematen dela. Orduan, trebakuntzak egiteko ate bat irekitzea izan daiteke. Osasun eta giarte langileen artean ikustarazteko ere oso garrantzitsua dela beste laguntza tresna batzuk aurkitzea eta estigman eta aurreiritzietan ez erortzzea. Izane re,laguntza hauek askotan oso estigmatizatuta dauden profesionalen esku egon dira, et ahori askotan sexu langileak duen arazoan enfokatu beharrean, profesionala prostituzia arazo bat dela zentratzen da. Adibidez, emakume bat bere etxean biolentzia jasaten zuena gizarte zerbitzuetara joan zen eta esan zien pentsatzen ari zela sexu lanak egitea etxe horretatik ihes egiteko. Gizarte langileak esan zion hobe zela beste lan bat aurkitu arte irautea,uste duelako prostituzioa emakume bati gerta dakioken okerrena dela. Baina askotan prostituzioa emakume askorendako ez da hondoa jo; nahiz eta ulertzeko zaila izan ditekeen, prostituzioa askotan flotera ateratzeko modu bat da. Esaterako, badira emkaume asko egoera oso prekarioan bizi zirela, beste lan prekaru batzuetatik etorzten zirela, eta esaten ziguten haiek profesionalki beste lan batzuetan garatu zirela, eta lan horietan esplotatuak izan direla eta ez zutela diru nahikorik irabazten. Azkenean haiendako propostituzioa egoera hoberena zen. Gehiago edo gutxiago gustatu. Orduan, guk emakumeen lan eskubideetan jartzen dugu fokua. Horragatik alianta handiak ditugu Kellyen sindikatuekin, etxeko lanak eta zaintza sindikatuekin, sasoikakoekin... Uste dugulako sujetu berdinak garela.

Esplotazio modu desberdinak...

"Ez dugu prostituzioa edo bezeroek eta gizonezkoek sexua kontsumitzeko eskubidea defendatzen"

Patriarkatuak ez du bakarrik prostituzioa eragiten, feminizatutako lan gehienetan eragiten du. Pobreziarekin eta migrazioarekin zerikusia da. Sexu langile askoren arazo handiena estatus migratorioarekin dute. Migranteek ez dituztenean mugak zeharkatzeko bide seguruak eta legalak, giza trafikoen sareetara joan behar dute, eta prozesuan, gainera, zorpetzen dira. Hori mahai gainean jarri nahi dugu; pertsona denfedatzen dituzten legeak nahi digutu, eta horretarako ez dugu prostituzioa debekatu behar. Atzerritartasun legea abolizionatu behar dugu; guztiz birformulatu behar da. Gizakien eskubideak gehien urratzen dituen lege asko daude. Argi utzi nahi dut guk ez dugula prostituzioa defendatzen eta ez dugu bezeroen edo gizonezkoen sexua kontsumitzeko eskubidea defendatzen. Guk defendatzen dugu sexu langileek lan eskubide eta eskubide sozial eta garantia guztiekin lan egin behar dutela defendatzen dugu.

Arbizutik Murtziara sexu langileak laguntzen dituen erakunde batean lan egitera. Nola eta zergatik?
Madrilgo Universidad Complutensen antropologia ikasi nuen, eta ikasketetan aztertzeko eta landa lan bat egiteko gai bat aukeratu behar duzu. Prostituzioa atentzioa deitu zidan iruditzen zaidalako azken 50 urtetan eskubide gutxien aurreratu dituen kolektibo bat dela. Hau da, kolektibo gehienetan, emakumeak, transexualak eta LGTB kolektiboa orokorrean, eskubideak konkistatzen joan dira; oraindik konkistatzeko eskubide asko falta dira, baina beste batzuk borroka eta antolakuntzaren bidez lortu dira. Baina sexu langileak diskurtso feminista askotatik kanpo daude.

"Sexu langileak diskurtso feminista askotatik kanpo gelditzen dira"

Eztabaida izaten jarraitzen du sexu lana lan bat bezala ikustea edo ez. Benetako iskanbilak sortzen ditu feminismoaren barruan, eta sexuaren tabuarekin erlazionatuta dago. Gaia asko interesatu zitzaidan eta OTRAS Sexu langileen sindikatuarekin lanean hasi nintzen. Erakunde honen helburua depenalizazioa da eta hein handi batean haien lana politikoa da. Haren bidez CATS ezagutu nuen; GKE honen helburuak antzekoak dira, baina lan egiteko moduak desberdinak. Lan egiten hasi nintzen eta proiektu honetan parte hartzeko aukera izan nuen. Orain Suitzan nago, Ginebran, Aspasie sexu langileak laguntzen dituzten erakunde batean lan egiten dut. Beste herrialdetan nola funtzionatzen duen eta zeintzuk diren modelo hoberenak ikustea asko interesatzen zait, guztiendako eskubide hoberenak eman daitezkeen urratsak emateko.