Arbizuko gaztetxokoan izena emateko epea lastailaren 18an, ostiralean, despeditu zen. Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, dozena bat arbizuarrek eman dute izena. Udalaren iritziz, “kopuru eskasa iruditzen zaigu zerbitzua dagoen bezala mantentzeko”. Horregatik, udalak erabaki du izen ematea lastailaren 22ra arte, asteartera arte luzatzea. Epea itxi ondoren, izen emate kopuruaren arabera udalak Gaztetxokoarekin zer egin erabakiko du.
Arbizuko Udalaren asmoa zen gaztetxokoak lastailaren 26an ateak zabaltzea. Gaztetxokoaz hizketatzeko Arbizuko Udalak bilerara deitu zituen arbizuar gaztetxoak lastailaren 5ean. Udalak kezka du azken urtetan parte hartzeak behera egin zuelako eta, bilkuran, Gaztetxokoaren etorkizunaz hitz egin zuten.