Udalak jubilotekan izena emateko deialdia egin du

Guaixe 2024ko urr. 24a, 11:40

Arbizuko udaletxea. ARTXIBOA

Dagoeneko izena emateko aukera dago.

Arbizuko Udalak ikasturte honetan ere jubiloteka zerbitzua eskainiko du. Udalak adindu arbizuarrak etxetik atera, elkartu eta burua arin izateko ariketak egitera gonbidatu ditu. Eta jubilotekan izena emateko gonbidapena egin du. Horretarako, udaletxetik pasa edo 948 460 017 telefono zenbakira hots egin daiteke. Arbizuko Udalak aurki jakinaraziko du jubiloteka noiz jarriko den martxan. 

Bestalde, eskola zaharra kultur gune bihurtzeko bidean beste pauso bat eman du Arbizuko Udalak. Eraikinaren erabilera arauen zirriborroa arbizuarren artean zabaldu zuen eta lastailaren 4an batzarra egin zen. Orduan erabilera arauak onartu ziren. Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, eraikina altzariz eta tresneriaz janzteko Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatuko dio. Horretarako, memoria idatzi eta eskabidea abenduan eginen du.