Herri lurretako aprobetxamenduak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2024ko urr. 28a, 11:14

Arbizuko ikuspegia Bakaikuko Hartzabaldik. ARTXIBOA

Larreak banatzeko deialdia egin du udalak.

Arbizuko Udalak erabaki du hasiera ematea herri-lurretako larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko espedienteari, zehazki, herri lurren 11. loteko larreen erabilera banatuko du. Udalak azaldu duenez, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez eginen da adjudikazioa, oraingo adjudikaziodunak uko egin ondoren. Udalak gaineratu duenez, “ezin izanen dute 11. loterako eskaerarik aurkeztu 2026ra arte adjudikatuta dauden gainerako loteen adjudikaziodunak”. Herri larreen aprobetxamendua eskatu nahi duenak azaroaren 13ra arteko epea du. 

Interesa dutenek Arbizuko Udaleko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Eskabidearekin batera, aipatu baldintzak betetzen direla frogatzeko ordenantzaren 51. artikuluak adierazten duen dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute.