ZETAKek 'Som València' ekimenean parte hartuko du

Guaixe 2024ko aza. 8a, 11:13

ZETAK taldeak 'Som Vlència' ekimenean parte hartuko du. ARTXIBOA

Valentzia laguntzeko elkartasun kontzertuak antolatu dituzte estatu osoan zehar, tartean Iruñean, Bilbon eta Donostian. Euskal Herriko hamaika musikarik parte hartuko dute ekimenean, besteak beste, Pello Reparaz arbizuarraren taldeak.

Valentziako tanta hotzaren ondorio larriei aurre egiteko elkartasuna adierazi nahi izan diote musikariek ere, eta horretarako Som València ekimena sortu dute. Estatu osoan zehar hainbat konztertu emanen dituzte, azaroraen 11tik aurrera, eta bildutako dirua bere osotasunean Valentziako kaltetuei laguntzeko bideratuko da Horta Sud Fundazioaren bidez. Sarrerak hamabost eta hogei eurotan eros daiteke eta zero lerro bat dago ere diru ekarpen handiagoa egin nahi dutenendako.

Elkartasun kontzertuetan parte hartuko duten Euskal Herriko musikarien artean ZETAK arbizuarra dago; kontzertua azaroaren 12an, asteartea, 19:00etan, izanen da, Donostiako Daba Daba aretoan, eta ZETAKekin batera Anari, Ezpalak, Izaro, Olatz Salvador, Sara Zozaya eta Tatta & Denso & Mutiko taldeak egonen dira. Dagoeneko emanaldi honetarako sarrerak agortu dira.

Egun berean, azaroaren 12an, bi kontzertu izanen dira Bilbon, azaroaren 14an Bilbon eta Iruñean, eta azaroaren 17an, Totem aretoan. Kontzertu horietan joko duten musikarien artean Hofe, Chill Mafia, El Drogas, Belako, Ezpalak, Maren edo Zea Mays daude. Estatu mailan emanen diren kontzertuetan Amaral, Carolina Durante, La MODA, El Kanka, Ginebras eta abar taldeek parte hartuko dute. somvalencia.org webgunean ikus daiteke ekimenaren eta kontzertuen informazio guztia.