Lanean zela, 59 urteko gizonezko batek zerra batekin behatz moztu zuen atzo. Ezbeharra Arbizuko Utzubar industrialdeko E kalean dagoen industria makineriako enpresa batean izan zen. Istripua 13:20an gertatu zen. Ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina eta anbulantzia joan ziren. Gizonezkoa anbulantzian Iruñeko San Miguel klinikara eraman zuten, baina bidearen erdian anbulantziaz aldatu zuten, medikua zuen beste batera pasatzeko. Ezbeharraren ikerketa Foruzaingoaren esku gelditu zen.