Astekaria

'Zenbaki gorriak' liburua aurkeztu du Jon Arretxek

Guaixe 2025ko urt. 9a, 10:15

Jon Arretxe 'Zenbaki gorriak' liburuaren aurkezpenean. EREIN

Toure sagaren hamaikagarren liburua da; "oso-oso" gordina eta interesgarria dela esan du idazleak

Nobelaren abiapunuta bera "nahiko potentea eta erreala" dela esan zuen Jon Arretxek Zenbaki gorriak liburuaren aurkezpenean. Malcon Treviño-Sitte Toure Detektibea telesailean Toureren papera egiten duen aktoreari gertatutako istorio batean oinarritu da idazlea sagaren hamaikagarren nobelari hasiera emateko: "Berak kontatu zidan, eta nobela honentzat abiapuntu polita izango litzakeela pentsatu nuen: Toure korrikan ari da bizitza salbatu nahian. Atzetik neonazi batzu ditu, jipoitu edo hil edo batek daki zer egin nahi dioten. Beltza izateagatik". Tourek ihes egiten du eta aurrera egiten du nobelak. 

Arretxeren nobelak hiri handienetako kauzo bazteruetenetan, "miseria gorria dagoen tokietan" oinarritzen dira, eta kasu honetan Bartzelonako Ravalen dago Toure: "Inoiz baino okerrago dago; etsita". Nobela "oso-oso" gordina, "baina interesgarria" dela esan du idazleak.