ZETAKek AAZTIYEN diskoaren bira amaiera aurkeztu zuen Iruñeko Nafarroa Arenako MITOAROA ikuskizunaren ondoren. Donostiako Ilunbe zezen plazan irailaren 6an izanen da, eta sarrerak ilbeltzaren 7an (08:00etan) jarri dituzte salgai. Sarrerak ordu gutxian agortu dira, eta beste data bat aurkeztu ute. Bigarren datarako sarrerak ere agortu dira, eta azkenik hirugarren data bat kaleratu dute; hortaz, irailaren 5ean, 6an eta 7an izanen dira ZETAKen kontzertuak Donostian.
AAZTIYEN diskoaren bira amaierako kontzertua izanen da Ilunben eginen dutena: "Hau ez da MITOAROAn ikusi dugun gauza bera izango, baina honako honetan ere ZETAK ez da bakarrik egongo oholtza gainean". Euskal Herri osoko inauteriak biltzeko asmoa dute, besteak beste, Altsasuko maskaritak.
Pello Reparazek eskertuta hitz egin du bere sareetan, zain egon diren zaleei barkamena eskatuz izan dituzten ilerengatik.