Udalak Fernando Urkia kaleko lanak emateko deialdia egin du

Guaixe 2025ko urt. 10a, 11:49

Gorriz lanek hartuko duten eremua. SITNA

Kalearen mendebaldeko zatian zoladura eta sareak berritu nahi ditu.

Arbizuko Udalak Fernando Urkia kaleko 45 eta 32 zenbakietatik 22 eta 23 zenbakietarainoko zatia berrituko da kalea, Nagusia kalearen bidegurutzeraino. Hau da, 200 metro inguruko luzeran eta 2.500 metro karratuko azaleran eginen dira lanak. Orain dauden zoladura eta ur hornidura, saneamendu eta euri urak jasotzeko sareak eta elektrizitate, argiteria publikoko eta telekomunikazio kanalizazioak berrituko dira.  

Lanen aurrekontua 537.049,49 eurokoa (BEZik gabe) da. Lana Nafarroako Gobernuaren Toki Azpiegituren Planean jasoa dago, beraz, udalak hura finantzatzeko foro administrazioaren laguntza izanen du. Ur sarearen eskuduntza Sakanako Mankomunitatearen esku dagoenez, harrek ere dirua jarriko du lanak egiteko. Obra bere gain hartu nahi duten enpresek eskaintzak otsailaren 7ko 13:00ak arte aurkez ditzakete. Lana eskuratzen duen enpresak obra egiteko sei hilabete izanen ditu. 

Obra despedituta, kaleko zorua porlanezkoa izanen da. Euri ura biltzeko erretena kalearen erdian edo alde batean egonen da. Kaleren bi aldetan porlaneko galtzada harriz egindako espaloiak izanen dira, eta haien gutxieneko zabalera kalearen alde batean metro batekoa izanen da, eta bestean 1,8 metrokoa. Autoak aparkatzeko guneak porlanezko saretarekin eginen dira, hala tarteetan belarra haziko da.