Kiroldegian bazkide egiteko erraztasunak

Guaixe

Arbizuko kiroldegia. ARTXIBOA

Otsailean ez da sarrera kuotarik ordaindu beharko.

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, otsailean kiroldegiko bazkide egiten denak ez du sarrerako tasa ordaindu beharko. Beraz, ariketa fisikoa egin nahi dutenek aukera dute bertako frontoian, igerilekuan eta gimnasioan aritzeko. 

Bestalde, kiroldegian berrikuntza lanak egin ditu Arbizuko Udalak eta urte hasieraz geroztik martxan da klimatizazio sistema berria. Horrek tenperatura hobetzeaz aparte, hezetasun gutxiago egotea ekarri du, eta inguru sanoago bat sortuz.