Duela 25 urte...

Arbizuko ludoteka

Guaixe 2025eko apirilaren 29a

Asteazken arratsaldetan eta larunbat goizetan zabaltzen zen 

Herriaren etxeak kontratatutako bi langilek lanak egin ondoren, eskolaren atzeko aldean Galtzagorri ludoteka sortu zen. Mustutzeko Txan magoaren ikuskizuna izan zen. Udalak proba moduan zabaldu zuen apirilaren 26tik garagarrilaren 17ra arte. Ludotekara joaten ziren haurren begirale gisa Maia Razkin aritu zen. Txikien taldean, 3 eta 6 urte artekoak, 32 haur zeuden izena emanda eta helduen taldean, 6 eta 11 urte artean, berriz, 22.