Herrian 52 urteko langile baten heriotza eragin zuen istripua dela eta, Arbizuko Udalak "lan istripuak behin betiko desagerrarazteko hartu beharreko neurriak har" daitezela eskatu du. Aldi berean, gertatutakoa argitzeko eskatu dio Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari.
Arbizuko Udalak "behar-beharrezkotzat" jo du "egungo lan osasun eta segurtasunean aurrerapauso nabarmenak ematea, baita Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Araudia zehatz-mehatz eta irmoki betearaztea". Horregatik, Arbizuko Udalak dei egin die administrazioari, sindikatuei eta patronalari elkarrekin "lan arriskuen prebentzioaren aldeko praktika onen jarrera izan eta bulka” ditzaten". Udalak, bestalde, lan istripu hori deitoratzeko helburua duten ekimen eta adierazpenekin bat egiten du.