Zuhaitz eguna Arbizun

Guaixe 2025eko otsailaren 18a

Landaketa tokia aldatu zuten.

Arbizuko Udalak herrian joan zen urtean jaiotako haurren gurasoei gonbidapena egin zien otsailaren 9rako: igandeko zuhaitz egunean parte hartzea. Dozena bat haur jaio ziren Arbizun 2024an. Eta bakoitzeko intxaurrondo bat landatu zuten Leziza ubeldearen parean, Kattuka haur eskola eta Olatzea hotelaren artean. Landaketa lanak despedituta, guztiek auzateaz gozatzeko aukera izan zuten Aldabide elkartean.