Nafarroako Txistorra, Reyno Gourmet-en zigiluak babestutako kalitate bereiziko marketako bat, Europar Batasuneko erregistroan Adierazpen Geografiko Babestu (AGB) berri gisa inskribatu dute. INTIA sozietate publikoa, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari atxikia, enpresa egileen elkartearekin eta harategien gremioarekin batera eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak egindako azterlanen ekarpenarekin, duela bost urte hasi ziren Nafarroako Txistorra AGBren inskripzio ofiziala lortzeko izapideak eta prozesua. EBko erregistroan sartzeak, orain, kalitate handiko eta tradizio historikoko produktu baten eragile sektorialek egindako lanaren eta irmotasunaren aitorpena ekarri du. Produktu horren ekoizpena Nafarroako Foru Komunitatera mugatuta dago. Nafarroako Txistorra AGBak hamahiru enpresa ditu atxikita gaur egun eta haien artean dago Arbizuko Embutidos Arbizu.
Txistorraren kalitatea hasierako erresistentzian balio handia eta lehen hozkadan irmotasuna izateak definitzen dute; izan ere, gantz eduki handia eta hidroxiprolina balio txikia ditu, eta, gainera, haragiaren eta urdaiaren osagaiak bereizteko erraztasuna, eta produktu gordinaren argitasuna eta tonalitate gorria.
Txistorra, Nafarroan jatorria duen familia ekonomiako produktua da, eta XIX. mendearen hasieran hasi zen, gutxienez. Etxean txerria hiltzeko tradiziotik dator. Neguan haragi produktuen hornidura ziurtatzeko egiten zen, eta produktu horien elaborazioa belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan da. Gaur egun, etxeetan txerria hiltzen ez denez, harakinek eta enpresek egiten dute txistorra osoan zehar, metodo tradizionala eguneratuz.
Ekitaldia
Lorpena ospatzeko Nekazaritza Ministerioaren ekitaldi aretoan ekitaldi soziala egin dute. Han izan dira Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Jose Mari Aierdi, Nafarroako Txistorra AGBko presidente Alberto Jimenez, Ruben Goñi Landa Garapeneko zuzendari nagusia eta INTIA sozietate publikoko eta Reyno Gourmet markako zuzendari Natalia Bellostas eta Nekazaritza eta Elikadura ministro Luis Planas izan dira, baita enpresari talde handi bat, elikagaiak ekoizten eta egiten dituzten eragileak, gastronomiaren eta jatetxeen edo hedabideen arloko ordezkariak ere. Ekitaldi bera produktu nafar tradizional hori Madrilgo erakusleiho gastronomikoan kokatzeko balio izan du.
Esanak
Aierdi kontseilariak esan duenez, Nafarroako Txistorra "gure lurraldean sinbologia berezia duen produktu bat da, tradizio atabikoekin eta jai herrikoiekin batera, baina gaur egun bizitza komunitarioarekin estuki lotuta jarraitzen duena eta sukaldaritza askotan harribitxi gastronomiko gisa sartzea lortu duena". Aierdik adierazi du AGB hori aitortzea "Nafarroatik tokiko eta familiako nekazaritzako elikagaien ekoizpen eredu jakin baten alde, historia, kultura eta arima duten elikagaien alde eta gure baserrietan eta landa-eremuetan lan egiteko modu jakin baten alde egiten ari garen apustuaren emaitza" dela.
Bestalde, Jimenezek esan duenez, "gaur ospatzen ari garen AGBa sektorearen ahalegin eta irmotasunari esker lortu ahal izan da, gure lurraldeko kalitate handiko eta tradizio luzeko produktu bati esker". Eta aurreratu duenez, "ekoizleen eta harakinen sektore osoarekin lan egiten jarraituko dugu, nazioko eta nazioarteko merkatuan kuota zabaltzeko".
Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak zoriondu egin ditu AGB hori aitortzen lagundu duten eragile guztiak. Planasen arabera, "harakinen gremioak eta haragi produktu horren kalitate marka bat sortzeko gogor borrokatu duten enpresa ekoizleek egindako lan bikainari zor zaio arrakasta hori".