Kiroldegiko taberna errentan hartzeko deialdia

Guaixe 2025ko mar. 13a, 11:19

Arbizuko kiroldegia. ARTXIBOA

Haren ardura hartu nahi duenak eskaintza martxoaren 25era arte aurkez dezake. 

Arbizuko Udalak kiroldegiko tabernaren kudeaketa emateko deialdia egin du. Udalak kudeaketa emateko deialdia egin du eta hasierako eskaintza 425 eurokoa (BEZik gabe) da. Taberna kudeatu nahi dutenek diru eskaintzarekin batera ostalaritza establezimendua kudeatzeko duen plangintza ere aurkeztu beharko dute.