Martxoaren 16an Arangurengo Duatloia jokatu zen, aldi berean Nafarroako Sprint Txapelketa zena. Sakandar ugarik parte hartu zuten bertan. Top20a kontuan hartuta, Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate seigarren sailkatu zen, eta Mikel Arrizabalaga bere taldekide altsasuarra hogeigarren.
Horretaz gain, Ruben Garcia 36. iritsi zen, Juan Luis Maiza 41., Jose Ignacio Mikeo (Hiruki) 58. Egun bateko lizentziarekin zenbait sakandarrek parte hartu zuten baita ere.
Arbizuko Duatloia
Bestalde, martxoaren 29an jokatuko den 26. Arbizuko Duatloirako izena ematea zabalik dago. Interesatuek martxoaren 24a dute azken eguna, proba 29an jokatuko baita. Zirkuitu klasikoa, herrikoia, erreleboak eta paraduatloia aukeratu daitezke.