Martxoaren 21ean, ostirala, 17:30ean, haurrendako sorkuntza lantegia izanen da, Literarte III. jaialdiaren barruan, LiterArte txiki egitasmoarekin. Gianni Rodariren 75 autobusa ipuinean oinarrituta, jolasaren bidez eta irudimenari bidea eginez, parte hartzaileek ipuin berri baten oinarria sortu ahal izango dute. Zortzi urtetik gorako haurretzat heldu batek lagunduta.