Basque Culinary Centerren aurkeztu zuten, atzo, aurtengo Buruz Buruko Txapelketa. Ostiralean hasiko da, Azkoitian, eta ekainaren 1ean despedituko da, Bilbon.
Jokin Altuna egungo txapelduna bere laugarren txapela lortzen saiatuko da. Harekin batera Javier Zabala, Joseba Ezkurdia, Aitor Elordi, Dario Gomez eta Peio Etxeberria izango dira Asperen ordezkariak, eta Unai Laso, Iñaki Artola, Erik Jaka, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Beñat Senar Baikokoak.
Joseba Ezkurdia ostiralean sartuko da lehian, final zortzirenetan. Larrazabal izango du aurkari Azkoitian jokatuko den partidan. Irabazleak Zabala du zain final laurdenetan.